… bertoko musika taldea banaiz?

Zorrotzako musika talde bat bazarete, eta taldeko kide bat gutxienez Zorrotzan erroldatuta badago, bilerak egiteko gelak edo Gela Gorria (entsegu-lokala) erreserba ditzakezue, puntualki zein era iraunkorrean, erreserba atalean.

Entsegu lokala modu iraunkorrean erabili nahi baduzue, zuen proposamena erakunde kudeatzaileei aurkeztu beharko diezue, eta proposamena onartu arte itxaron. Onartu eta gero, konpromiso akordioa sinatu eta itzulkin sozialeko proposamena aurkeztu beharko duzue. Gainera, Musika talde iraunkorra izan nahi baduzue Auzokan hiruhilabeterik behin egiten diren asanbladetan parte hartzeko beharra izango duzue, zentroaren kudeaketa ahalik eta onena izan dadin.

Oharra: musika talde guztien artean antolatu beharko zarete instrumentuak eta materiala partekatzeko, ez baitago material asko gordetzeko lekurik.