Parte hartzen duten elkarteak Zentroarekiko konpromiso-akordioa sinatu duten erakundeak dira, eta itzulkin sozialeko proposamen bat eginez auzoarekin konpromisua hartzen dutenak. Entitate erabiltzaile guztiak astero ekintzak egiten dituzte Auzokan; hori dela eta, Zentroarekiko konpromisoa handiagoa da.
Azahara Dantza Elkartea
Azahara dantza elkartearen helburua, mota askotariko dantza, koreografia, dantzatzeko beharrezkoak diren jantziak sortzea eta aurrekoekin erlazioa duen edozein jarduera egitea da.
Gaur egun, hainbat klaseren parte dira: aretoko dantzen klaseak, sevillanetako klaseak, sabel-dantza eta zumba. Aldi berean, ekintza askotan parte hartzen dute auzoko elkarte desberdinekin. Horretaz aparte, talde bat nagusien egoitzak bisitatzen dituzte eta inauterietan parte hartze dute, baita Txinbotarrak konpartsaren txosnan Aste Nagusian, Zorrozako jaietan eta abar.
Kontaktua: azaharaasociacion@gmail.com
Kun-Kun Kultur Elkartea
Kun-Kun Kultur Elkartea euskararen normalizazioaren alde lan egiten duen elkartea da.
Gure xedea euskara eskola eremutik aisialdira ateratzea eta ume euskaldunentzat arnasgune izatea da, eta horretarako, baita musika arloan auzoan daukagun gabezia betetzeko ere, musika-eskola herrikoia sortu dugu.
Musika- eskolan, txikienek erritmoari eta musikari lotutako hainbat kontzeptu ikasten dituzte era atseginean, eta handienek zenbait musika tresna jotzen ikasteko aukera daukate. Hori guztia euskaratik eta euskaraz.
Kontaktua: kunkunkulturelkartea@gmail.com
Ibai-Arte Dantza Taldea
Zorrotzako euskal dantzen taldea, duela 50 urte baino gehiago sortu zen eta gaur egun, bai Auzo Etxean bai Zentro Komunitarioan ume eta nerabe taldeen entseguak egiten dituzte. Helburu nagusia dantza tradizionalak ikasi eta dantza berriak sortzea da, gerora erakustaldiak egiteko Zorrotzan eta auzotik kanpo.
Gaur-gaurkoz, Ibai Arteren bi taldek (umeena eta nerabeena) Auzokan entseatzen dute. Aldi berean, lokalak erabiltzen dituzte batzarrak egiteko eta inauterien mozorroak prestatzeko.
Facebook: https://www.facebook.com/ibaiartedantzataldea.zorrotza
Kontaktua: ibaiarte@gmail.com
Txinbotarrak
2005. urtean sortutako konpartsa, Bilboko Kopartsan federatuta dago eta honako hauek dira bere helburuak: herriko kultura eta kultura euskalduna sustatzea auzoan, auzotik eta auzoarentzat eta/edo Bilbon, Bilbotik eta Bilborentzat; auzoaren ekintza soziala indartzea eta auzokideen arteko harremanak bultzatzea. Txinbotarrakek duela hainbat urte “Txinbotailerrak” ekimena martxan jarri du musika-tresna desberdinak jotzen ikasteko. Zehazki, gaur egun, adin guztietara zuzendutako eskaintzak daude, besteak beste:
- Trikitixa
- Pandero
- Gitarra
- Txalaparta
- Euskal Pilota tailerra
Web: www.txinbotarrak.org
Kontaktua: tailerrak@txinbotarrak.org
Zorrotzako Musika Taldeak
Auzoko musika taldeek erabiltzeko entsegu gela intsonorizatuta.
Zorrotzako Musika Taldeak osatzen duten taldeak honako hauek dira:
- Trapala: Kanta propioak sortzen dituen Rock taldea, influentzia oso ezberdinekin.
- Hijos de tu Iglesia: Zorrotzako punk taldea, La Polla-ren bertsioak egiten ditu.
- Lur jota: Rock talde honek bere abesti propioak egin eta jotzen ditu, denak ere euskaraz. Kontaktua:
- Pan Duro: Punk-Rock taldea.
- Bajos Fondos: Auzoan musika sortzen eta jotzen urte asko daraman Rock taldea.
- Focus: Historian zehar egondako Rock banda garrantzitsuenak bertsionatzen dituzte.