Kudeatzen duten elkarteak

Warning: Parameter 2 to qtranxf_postsFilter() expected to be a reference, value given in /home/virtual/auzoka.eus/var/www/html/wp-includes/class-wp-hook.php on line 324

Auzoka Zentro Komunitarioaren kudeaketa, Zorrotzan eta 8. Barrutian ongi errotutako bi erakunderen eskuetan utzi du Bilboko Udalak. Bi elkarte horien ardura da espazioak zuzentasunez erabiliak izan daitezen bermatzea eta auzoari irekitako kudeaketa komunitarioa lortzeko akordioetara iristea. Horrez gain, Auzokan espazioak eta baliabideak erabiltzeko aurkezturiko ekimenei oniritzia emateko ardura daukate.

Gure Lurra Elkartea:

Gure Lurra Garapen Komunitarioko Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta 1986tik aurrera,  hainbat programa giza-hezigarriak garatzen ditu, Bilboko 8. Barrutiko komunitateari zuzendutakoak. Bere helburua umeen, gazteen eta familien garapen prozesuaren parte izatea eta laguntzea da. Aldi berean, sentsibilitate berezia dute giza-ahultasun egoeran direnekin. Garapen pertsonala eta garapen komunitarioa sustatzeko, parte-hartzea ezinbestekotzat jotzen dute.

2015ean, Gure Lurra Elkarteak Untzionla kaleko lokaletarako proiektu bat aurkeztu zuen, bai jendartean bai instituzioetan, alegia, Zorrotzan Komunitate Zentroa sortzeko Proiektua. Azkenik, proiektu hori ekipamendu publiko honetan bertan gorpuztu da.

Zorrotzako Jai Batzordea:

Zorrotzako Jai Batzordea auzoko eragile soziokulturalik nagusiena da eta urtean zehar hainbat jai antolatzen ditu, besteak beste: Mikel Deunako jaiak iraila-urrian, Inauteriak, Gabonak eta Zorrotza Gozatu eta Bizi (ekainean). Auzokan, Jai Batzordeak bere materiala gordetzen du eta bilerak astero edo hamabost egunik behin egiten ditu. Jai Batzordea, Gure Lurra, Txinbotarrak, Askabide eta Ibai-Arte elkarteez eta hainbat norbanakoez osatuta dago.

Beraz, Gure Lurra eta Jai Batzordea Zentro Komunitarioaren bi zutabeak direla esan dezakegu, eta haiei esker zentroaren kudeaketa posiblea da. Gure Lurra herritartasunaren ahalduntzeaz arduratzen da eta Jai Batzordea kulturan oinarritutako herritarren parte-hartzeaz arduratzen da.

Bi elkarte horien elkarlanez, Zentro Komunitarioak bi ikuspegietatik bideratzen du bere kudeaketa. Batetik, gizartearen ahalduntzea eta garapen komunitario eta sozialaren ikuspegitik, non Gure Lurrak eraginik nagusia duen. Bestetik, ikuspegi soziokulturaletik, Jai Batzordea buru delarik.