…talde informala banaiz?

Elkarte gisa sortu ez diren talde informalek ere Auzokan parte hartu ahal dute. Gaur-gaurkoz osatu gabeko taldea bazarete eta proiekturen bat martxan jarri nahi baduzue baina non burutu ez badakizue, Auzoka zuen lekua da. Bilerak  egiteko, gela bat eska dezakezue erreserba atalean. Talde informal bezala epe luzeko ekintza bat proposatu nahi baduzue, erakunde kudeatzailei eskaera bidali eta proposamena onartzen dutenean, itzulkin sozialeko proposamena aurkeztu beharko duzue.

Talde informalek Auzokako guneak 2 urtez erabili ahal izango dute. Epe hori eta gero, bere lanarekin jarraitu nahi badute elkarte gisa osatu beharko dira; tramite hori egiteko, Auzokaren talde komunitarioak bere laguntza eskaintzen du.

Horrez gain, LH / Batxilergoko ikaslea bazara eta zure ikaskideekin taldeko lan bat egiteko leku baten beharra baduzu, begiratu gela laranjaren erabilgarritasun-egoera. Doako WiFi-a izateaz gain, Baliabide-bankuko materialak ere erabil ditzakezu.